Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-05;FUTBOLA. Sanpedrotarrak eta Oiartzunek bina berdindu dute Trintxerren. Futbola Epailea izan zen partidako protagonista nagusia, Sanpedrotarrak taldeko hiru jokalari egotzi baitzituen

Sanpedrotarrak eta Oiartzunek bina berdindu dute Trintxerren

Futbola Epailea izan zen partidako protagonista nagusia, Sanpedrotarrak taldeko hiru jokalari egotzi baitzituen

Alain Maya/jon gonzalo

Sanpedrotarrak eta Oiartzunek ez ahazteko moduko partida jokatu zuten atzo Trintxerreko futbol zelaian. Izan ere, Sanpedrotarrak hiru jokalari gutxiagorekin bukatu zuen lehia. Kanpokoak, ordea, ez ziren irabazteko gai izan.

Partida hasi eta berehala Oiartzunek markagailuan aurre hartu zuen, Aritz Bereziartuak lorturiko golari esker. 25. minutuan, ordea, epaileak bi jokalari gutxiagorekin utzi zuen Sanpedrotarra, erabaki oso eztabaidagarri batean.

Bigarren zatian, lokartuta atera ziren kanpokoak. Sanpedrotarra bi jokalari gutxiagorekin ari zen arren, hamar minututan markagailuari buelta ematea lortu zuen. Epaileak, ordea, partidako protagonismoa berreskuratu, eta Sanpedrotarra taldeko beste jokalari bat egotzi zuen.

Hortik aurrera, markagailuari eusten saiatu ziren moreak, baina bukaerarako bost minutu falta zirela, Oiartzunek berdinketaren gola sartu zuen.

Touringen porrota, eta Beti Onaren berdinketa

Ez zen arratsalde ona izan Errenteria-Oreretako taldeentzako. Beti Onak aukera ederra galdu zuen atzo, denboraldiko hirugarren garaipena lortzeko. 1-1 berdindu zuen Urnietaren aurka Beraungo zelaian. Lehen zatian talde bakarra ego zen zelaian, Urnieta. Gol aukera mordoa izan zuten kanpotarrek, baina atsedenaldira hutsean heldu ziren.

Bigarren zatia hasi eta berehala Urnieta aurreratu zen markagailuan. Gola, Beti Onako jokalarientzako pizgarria izan zen, eta 25. minutuan Fernandok, falta jaurtiketa batean, berdindu zuen norgehiagoka. Hortik aurrera, gol aukerak bata bestearen atzetik izan zituzten etxekoek, baina kamuts aritu ziren atearen aurrean.

Touringek, 0 eta 2 galdu zuen etxean Dunboaren aurka. Touring atzoko jardunaldira arte lidertzan zen, baina atzo ez zuen maila onik erakutsi. Partida txarra jokatu zuten, eta gainera bi jokalari gutxiagorekin bukatu zuten partida. Epaileak bi jokalari kaleratu zituen; ez ziren gustura gorritxoak partidaren bukaeran epailearekin. Golak, 4. eta 47. minutuan sartu zituen Dunboak. Hala, lidertza galdu du Touringek.

Trintxerpe, nahi eta ezin

Trintxerpek 1-1 berdindu zuen atzo Ondarroako Aurreraren kontra Don Boscon. Kanpotarrak lehen zatiko 15. minutuan aurreratu ziren, eta geroztik markagailuari eusten aritu ziren. Trintxerpek, ordea, lanean jarraitu zuen eta partidako azken minutuan iritsi zen berdinketaren gola. Raul izan zen golegilea, areaz kanpotik egindako jaurtiketa bati esker.

Agenda

ekitaldiak

Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02

jaiak

Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.