Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-05;GIZARTEA. Emakumeen eskubideak ezagutzeko hitzaldiak Lezon. Lezo Gaxuxa Emakume Elkarteak antolatu ditu solasaldiak, Udalaren laguntzarekin; etzi izango da lehena eta azaroa bukatu arte iraungo dute

Emakumeen eskubideak ezagutzeko hitzaldiak Lezon

Lezo Gaxuxa Emakume Elkarteak antolatu ditu solasaldiak, Udalaren laguntzarekin; etzi izango da lehena eta azaroa bukatu arte iraungo dute

lorea muguruza

Emakumeei zuzendutako hainbat hitzaldi antolatu ditu Lezoko Gaxuxa Emakume Elkarteak. Etzi hasi eta azaro bukaera arteko astearte guztietan izango dira hitzaldiak, eta honako izenburupean aurkeztu dituzte: Emakume, ezagutu zure eskubideak. Hitzaldietan Equala kontsultoriako kideek emango dituzte azalpenak.

Solasaldiak Donibane kalean dagoen Euskara eta Kultura Aretoan egingo dituzte, 19:00etan hasiko dira, eta 20:30ak aldean bukatuko dira.

Denei zuzenduak

Gaxuxa Emakume Elkarteak herriko emakume guztiak gonbidatu ditu hitzaldietan parte hartzera. Elkartetik esan dute «interesa duten emakume guztientzako irekiak» daudela hitzaldiak.

Emakumeen inguruko arazoak izango dituzte hizpide solasaldietan. Hala nola, emakumeen enplegua eta auto-enplegua; lana eta familia nola elkartu (seme-alabentzako eta etxeko beste pertsona batzuentzako laguntzak). Espainiako Estatuko Dependenrziaren Legeak zertan datzan ezagutzeko aukera izango dute entzuleek; halaber, Euskal Autonomia Erkidego mailan gaiari buruz foru arauak ezagutzera emango dituzte.

Gai horiez gain, emakumeen kontrako bortxakeria; erretiro-pentsioak; alargun-pentsioak edo dohaintzak eta testamentuak aztertu dituzte, eta bertan emakumeen eskubideak zeintzuk diren jakitera emango dute .

Agenda

ekitaldiak

Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02

jaiak

Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.