Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-04;INGURUMENA. Ogia jasotzeko poltsa, opari. San Markos Mankomunitateak oihalezko poltsak banatuko ditu eskualdean ogia saltzen den dendetan, plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko asmoz.

San Markos Mankomunitateak oihalezko poltsak banatuko ditu eskualdean ogia saltzen den dendetan, plastikozko poltsen erabilera gutxitzeko asmoz.

Ogia jasotzeko poltsa, opari

lorea muguruza

Igandean ogia erostera joaten denak oihalezko poltsa bat jasoko du, egunero ogia erostean, bertan sar dezan ogia. Hori da San Markos Mankomunitatearen azken kanpaina.

Aipatutako kanpainaren helburua plastizkoko poltsen erabilera, baita ogia biltzeko erabiltzen den paperarena ere, gutxitzea da. Horretarako hamar udalerritan 60.000 poltsa banatuko ditu mankomunitateak, 284 dendatan. Honako udalerrietan banatuko ditu oihalezko poltsak: Errenteria-Orereta; Lezo; Oiartzun; Pasaia; Astigarraga; Hernani; Urnieta; Lasarte-Oria; Usurbil eta Donostia.

«Oihazleko poltsa bat emango zaio bezero bakoitzari ogia saltzen den dendetan. Kanpainan ahalik eta eraginkortasun eta oihartzun handiena lortzeko poltsen banaketa egun berean hasiko da, urriaren 5ean, igandean hain zuzen ere. Egunero ogia erostean poltsa hori erabiltzera bultzatu nahi dira herritarrak», adierazi du Mankomunitateak.

Zurekin egunero deitu diote kanpainari eta Agipan Gipuzkoako okinen elkartearen babesa eta lankidetzarekin atera duela aurrera zehaztu du San Markos Mankomunitateak.

Zozketak azaroaren 4an eta abenduaren 4an

Ogia erostera joan eta oihalezko poltsa jasotzeaz gain, bi pertsonentzako afaria Donostiako Arzak jatetxean zozkatuko du Mankomunitateak.

Zozketan parte hartzeko txartelak banatuko dituzte ogiarekin batera eta haiek bete ondoren, dendan bertan izango diren buzoietan bota behar dira. Aipatutako afarirako bi zozketa izango dira: lehena azaroaren 4an, eta bigarrena abenduaren 4an.

Zozketan parte hartzeko aukera bezeroei eskaintzeaz gain, dendariei ere ematen zaie. Beraz, azaroaren 4an, eta abenduaren 4an bezeroen arteko txartel sariduna zein den eta denden artekoa ere zein den adieraziko du Mankomunitateak.

Agenda

ekitaldiak

Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02

jaiak

Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.