
Kirol elkarteek diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago
Kirola Kiroleko diru laguntzak irabazi asmorik gabeko herriko taldeei zuzenduta daudela zehaztu du Udalak
lorea muguruza
Kirol elkarteek diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago. Hala eman du jakitera Udalak bere web orriaren bidez (www.lezo.net).
Aipatutako diru laguntzak irabazi asmorik gabeko kirol klub eta elkarteei zuzenduta daude. Diru laguntzen araudiaren baitan banatuko dira laguntzak, eta Iñigo Esnaola Kirol zinegotziak zehaztu du araudiaren xedea kirol politika bat lantzen dela: «Araudiaren bidez emakumezkoen kirola, euskararen erabilera eta Euskal Herriko kirolak sustatzen dira».
Diru laguntzak lortzeko baldintzak
Besteak beste, honakoak dira diru laguntzak eskuratzeko baldintzak: Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Entitateen Erregistroan izena emanda edukitzea. Hein berean, identifikazio fiskaleko kodea eguneratua izatea exijitzen da, baita irabazi asmorik gabeko entitateak egoitza soziala Lezon izatea ere. Egoitzaz gain, bere jarduera udalerrian garatu behar du. Azkenik, Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen arautegia eta Lezoko Eskola Kiroleko Batzordeak duen arautegia bete behar du.
Onuradunek aurretik adierazitako zehaztapenak betez gero, honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Udaleko Informazio Bulegoan, beste hainbaten artean: diru laguntza eskuratzeko eskaera orria; identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia; Jaurlaritzako Kirol Elkarteen erregistroan izena emanda dagoen ziurtagiria; eta urteko zergen ordainketak egunean daudela egiaztatzen duen agiria.
Ordainketa
Diru laguntzen ordainketa bi zatitan banatuko du Udalak: aurrerakin moduan diru laguntzaren %70a jasoko du kirol elkarteak; gainerako %30a, berriz, udaletxean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
jaiak
Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.