
Gutuna
Arduradun bakarra, zikintzen duena, noski!
Ezkontza askoren lekuko izatea dagokit urtean zehar eta harrituta begira egoten naiz jendeak alaitasuna eta poza adierazteko duen erreakzioarekin. Eta horietako bat azken aldiotako batean gertatutakoa. Egia da irailaren 22an bi ezkontzen ondoren penagarri geratu zela plaza.
Egia da baita ere bi kale garbitzaile eta hirurok egon ginela plazan, aho zabalik elizako ezkontzako gonbidatuak nola ari ziren zikintzen begira. Baina 13:00ak ziren eta jendeak oraindik bete-betean plazan jarraitzen zuenez, ezinezkoa izatez aparte, alferrikakoa zen lanean hastea jende artean eta botatzen ari ziren zerrikeriaren artean eta are gehiago etxera joateko orduan. Beraz, 13:00etan etxera joan ziren. Zein langile geratzen da lantokian orduz kanpo?
Bestalde, Epaitegiko ataria ezkontzagatik zikindu ohi den bakoitzean neronek garbitu izan dut, beraz, ez dut uste hori egia denik.
Eta udaletxean egiten diren ezkontzen hasieran beti aipatzen da arrozak edo beste zernahik lekarkeen kalteaz. Baina azken aldiotan gertatzen ari dena gehiegizkoa da.
Denetarik aurki daiteke: lore hostoak; arroza; garbantzuak; intxaurrak; komuneko paper roiloak, eta azkenik kriston leherketak, petardoak edo nahi den bezala deitu.
Eta egun horretako ezkontzako gonbidatuek, esate baterako, plazako eskaileretan jarri zituzten trakak ikusita, bazirudien Valentziako failetan geundela, udaletxera pasa ezinik geratu bainintzen Galardi etxe kantoian. Doi-doi ikus zitekeen plaza ke artean.
Guzti honen aurrean, arduradunak zein ? Zikintzen dutenak, hori argi eta garbi! Zikintzaileak herritarrak ziren, nik ikusi nituenak behintzat, eta arduradun bakarrak. Ezkon kideen autoa komuneko paperez bildu eta estali, eta gero bertara sartzerakoan hautsi zuten paper mordoa lurrean bertan behera bota eta han utzita alde egin zuten.
Inor ez zen arduratu gutxienez paper pila handiena jasotzen ere. Ez zitzaien batere axola. Gero garbitzat edukiko dute beren burua baina esaera zaharrak dioen bezala: garbia ez da garbitzen duena, zikintzen ez dunea baizik. Eta plazako dendariei dagokienez berriz zer esan? Ezkontzako jendea (trajez dotore jantzita) komuneko papera, arroza, eta abar, erostera joaten zaienean bada, ez saldu eta kitto!
Udala guztiok gara eta ez dut uste batzuen axolagabekeria denok ordaindu behar dugunik zerbitzu osagarrien eskaera eginez Udalari.
Erabat ados X. Dorronsororen iritziarekin, hori ere beste soluziobidea izan liteke.
Ezkontzak ez du zerrikeriaren sinonimoa izan behar.
Agustina Pontesta.
Lezoko Bake Epailea.
ekitaldiak
Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02
jaiak
Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.