Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko abenduak 5, Ostirala

;2008-10-04;ZUREA DA HITZA. ´Oinezkoentzako pasabiderik ez dago». Azpiegiturak Gaintxurizketako biribilgunean oinezko eta txirrindentzako pasabiderik ez dagoela salatu dute

Zurea da hitza

«Oinezkoentzako pasabiderik ez dago»

Azpiegiturak Gaintxurizketako biribilgunean oinezko eta txirrindentzako pasabiderik ez dagoela salatu dute

l. muguruza

Gaintxurizketako N-1eko biribilgunean oinezkoentzako eta txirrindularientzako pasabiderik ez dutela egin salatu du Mikel irakurleak OARSOALDEKO HITZAren webguneko Zurea da Hitza atalean.

Mikelek zalantza du Gaintxurizketako biribilguneko obrak bukatu diren: «Bazen garaia nahiko traba sortu baitigute azken urteetan obrek, baina azkenean bukatu ote dituzte?».

«Horrelako obra puska garestia eta txikizio luzea egin ondoren zergatik ez du inork kontuan hartu oinezkoen ibilbideko trafikoa?», salatu du irakurleak.

Gipuzkoako Aldundiaren errua dela oinezkoentzako eta bizikletentzako ibilbiderik ez egitea esan du Mikelek: «Badakigu gure Foru Aldundiko teknikoen sentsibilitatearen eskasia norainokoa den, oinezko eta txirrindularien segurtasunaz ari garenean. Bidegorrien eta autobusen bonoen alde azaltzen dira behin eta berriz, baina horrelako obra erraldoia egiterakoan berriro ikusi zaie ipurdia».

Dena den, besteak beste, Jaizkibel magaleko baserritarren sartu-irtenerako bidea, ikastetxerako sarrera egin izana, eta gero biribilgunean autobus geltokia egitea begi onez ikusten ditu.

Agenda

ekitaldiak

Liburu eta disko azoka
Lezo, Euskara eta Kultura Aretoan - 2008-12-02

jaiak

Dantzaldia eta txokolate jatea
Lezo, Euskal Herria plazan (eguraldi txarra eginez gero, Bekoerrota kiroldegian) - 2008-12-05

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.