Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 22, Larunbata

Eztabaidak

oarsoaldea

2008-09-17

Mugikortasun Iraunorraren Astearen baitan bizikletaren aldeko apustua egiten dute erakundeek, besteak beste. Baina bizikleta garraiobide bezala erabiltzeko prestatua al dago Oarsoaldea?

Jasotako mezuak:

3

Ignazio Harrieta | 2008-09-28

Gezurra ematen du Europako hego-mendebalde osoko herrialde kritikoenaren eskualderik sutsuenean honelako jarrera eta jarduera akritikoa ikusi (irakurri) beharrak. Objektiboa da zure analisi operatibo/ekonomiko zehatza, Manex. Ez duzu arrazoi faltarik. Baina, pasaitar bakarra al zara Pasaian? Ala bost axola zaie beste 16.253 pasaitarrei politikariek beren botoekin, eta gu guztion baliabideekin, zer arraio egiten duten, egite hori aurpegira barre egitea edo burutik behera kaka egitea bada ere? Pasaian mugitzeko bizikletaren aldeko apustua egingo dutela!!?? Nola? Aitona-amonentzako mountain bike ikastaroak subentzionatu eta kaskoak dohainik banatuta!? Ez adarrik jo!! Mesedez!! Kotxez ibilita ez daukagu ba egunero nahikoa arrisku... Zein izango da lehen ikasgaia adinduentzako ikastaro horietan... portutik Gomistegiko errotondara Hamilton boxetatik zirkuitura baino okerrago ateratzen diren kamioiek ez harrapatzeko bizikleta lurrera nola bota eta kamioiaren azpitik nola pasa behar duten irakastea...? Ez adarrik jo!! Mesedez!! Pasaia botoak harrapatzeko erabili besterik egin ez duten politikariok saldu nahi digute orain Pasaian bizikletaz ibiltzeko aukerak aztertu eta moduak baliarazi egingo dizkigutela!! Eta gure dirua xahutuko dute (beste behin ere) ezina aztertzeko eta ahalegina ezinezkoa dela egiaztetzeko!! Orain arte ostu diguten guztia geure muturraren aurrean egunero ikusten ari garela, astoari azenarioa muturraren aurrean bezalaxe jartzen digute pasaitarroi bizikleta, eta pasaitarrok, asto baigina, bizikletazenarioaren atzetik korrika...!!?? Nork esan zuen 11 ikusteko jaioak ginela? Pasaitarrokin erratu egin zen gixaixoa; sinesten hasia naiz hemen 31 ikusteko jaioak garela, 31 eskutik, alajaina!! Ez al ditu Pasaiak 11 arazo konpondugabe, bizikletazenarionarena baino lehen? Ez al dute azken orduko sasibizikletazale horiek 2.000 milioi pta. galtzen utzi? (Eskaini zizkigutenean pezetak ziren, hartu izan bagenitu urbaneuroak izango liratekeen arren). Eta bizikletaren aldeko apustu txororik gabe, zergatik ez abioneta partikularrak? Hartara, ez genukeen portuko kamioiak nola eskibatu ikasten ibili beharrik izango. Eta, gainera, asteburuetan, Jaizkibel gainetik hegalditxo ekologikoak egin genitzake, Azabaratza nola desagertzen den ikusi bitartean gure politikariek, geure ongizateaz arduratuta, zeinen ongi zaintzen gaituzten txalotzeko. Ez adarrik jo!! Mesedez!! Hala eta guztiz, dena delakoa edonola dela ere, jaiak, sasijaiak, jai txikiak, birjaiak eta jaijarraiak ditugun bitartean... zertan preokupatu, ez? Oharra: politikariak aipatu ditudan guztietan, \"alderdi\" eta \"formazio\" guztiak sartu ditut zaku horretan. Pertsona mailan, berriz, salbuespen bakar batzuk (oso gutxi), izan badira. Nire kidetasunik behinena adierazi nahi diet horiei. Ez etsi!

2

Manex | 2008-09-19

Biziketan ibiltzea garesti atera al daiteke? Ba Oarsoaldean bai. Bidegorri falta dagoenez, badago bidea mozteko modu bat. Donibane eta San Pedro arteko motora. Baina, hara non, normalean ordaintzen diren 0,60 zentimoak bikoiztu egiten diren bizikleta eramanez gero. Bizikletaren txartela ere ordaindu behar da eta. Hortaz, joan etorria egiteko bi euro eta 40 zentimo ordaindu behar dira. Ia 400 pezeta, alegia. Garesti ezta? Ea nork konpontzen duen hori?

1

ignazio harrieta | 2008-09-18

Ez al da inor animatuko? Badu gai honek nondik heldu, nik uste. Baina, azkenean, konplexua ari sortzen. Izan ere, nere "txapa hoitakobat" luzatzen dudan bakoitzean, jendea isilik geratzen da. Eta zer nahi duzue esatea...? Eztabaida sanoa bultzatu ordez (horixe izaten baita nire asmoa), ahalegina herrikide akritikoak sortzeko bidetik xahutzen ari naizen sentsazioa barneratzen zait. Benga... anima dadila norbait, arren.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko eztabaidak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.