Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 22, Larunbata

Eztabaidak

Lezo

2008-05-13

Lezoko Udalak Hirigintza Kanpaina abian jarri du, Hirigintza Plana egiteko herritarren parte-hartzea sustatzeko. Zer iruditzen zaizu?

Jasotako mezuak:

3

2008-10-10

Ea behingoz ulertzen dugun zer den eguneko zentroa: autonomiarik ez duten pertsonak egunez zaintzeko lekua, adinekoak izan ala gazteak izan. Zentro horretara joango direnak mikrobusez edo furgonetaz eraman beharko dituzte beraien etxeetatik, beraz, printzipioz berdin litzateke non kokatu. Bestalde, zergatik ezin da horrelako zentro bat etxe-azpi batean jarri? Ez al dira etxeak egin lokal komertzialetan? Azkenik, aurreko legealdian PNVk ondo aprobetxatu du sudur puntan jarri zaiona egiteko, herritarren iritzia kontuan izan gabe, baita hirigintza plana bera ere, hain zuzen Lezoren etorkizuna erabakiko duen plana. Plan horretan izugarrizko okupazio berriak eta espezkulazioa proposatzen zitzaizkigun; eta larriagoa dena, gaur egun ditugun arazoak gainditzeko neurririk ez zen hartzen. Beraz, ez naiz harritzen udalak proposamen hori atzera bota izana.

2

Lezoar bat | 2008-09-18

Agian Auņamenedikoa ez da gure adinekoak atenditzeko egokiena izango baina garbi dago epe motzean Lezoko adindu behartuak zerbitzu egokia izango dutela, Lezon bizi gara hel diezaiogun errealitate duinari.

1

trapujale | 2008-07-09

Orain dela 8 bat urte beste batean parte hartu nuen, ez zen ezer aurrera eraman, aurreko legealdian proiektu batzuk nahiko bideratuta zeuden, eta baita arau ordezkariak ere, jarraipenik ez ematea eta dena hutsetik hastea atzera pausua iruditzen zait. Nere iritzia nahi baduzue, 3. adinekoentzat zerbitzuak auņamendin jartzearen aurka nago, ez dut uste herriko lekurik egokiena denik bere eguneroko bizitzan mugitzeko arazoak zian ditzaken pertsona batentzat, eta gutxiago etxe azpi batean sartzea.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko eztabaidak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.