Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 22, Larunbata

Eztabaidak

Lezo

2008-01-29

Udalean Aralarrek eta EB-Berdeek koalizioa hautsi dute. Zein da zure iritzia?

Jasotako mezuak:

5

Galder Dudea | 2008-02-04

Erabat ados, zertarako hautatu dugu Roberto jauna, plenoetara ere ez badoa? Argi dago Ezker Batuakoen planak eta Aralarrenak ez zirela parekoak. Lehenek ANV-ren ilegalizazioaz profitatu eta Udal Gobernuan sartzeko irrikitan zeuden. Bigarrenak, badirudi, gutxienez lan egiteko asmoa bazutela edo dutela oraindik. Haustea ezin beste biderik topatu, helburuak hain ezberdinak izaki behintzat. Hori bai, Oiartzunen bezala, gobernurik gabe, ANV-ren gehiengo absolutuaren aurrean atzera egiten dutenak zai daude ilegalizazioa noiz iritsiko eta ezker abertzalea zanpatzen hasteko, inolako lotsarik eta errukirik gabe. En fin, real politik izanen da.

4

2008-02-01

Aralar hautsi du koalizioa, nonbait maiatzeko hauteskundeetan lortutako zinegotziaren proposamenekin bat ez datorrelako. Gainera, egurra eman dio Ezker Batuari Aralarrek Lezoko koalizioa hautsi dutelako. horrelako koalizioetan gertatzen dena da bi alderdi elkartzen direla zinegotzi bat lortzen dutela eta gero norena da zinegotzi hori? batena edo bestearena? Eta zinegotzi horrek baten eta bestearen proposamenak defendatu beharko lituzke, baina dirudienez, ez du egiten. Edo behintzat Aralar ez dator bat horrekin. Lezoko kasuan argi dagoena da oposizioa oso komodo bizi dela, ez dutela kolperik jotzen, eta hori jendeak jakin egiten du. Aurreko batek esan duen bezala, plenoetara agertu ere ez dira egiten, eta gero horrengatik kobratzea eskatuko dute gainera! Nola liteke?

3

aritz | 2008-01-31

Zertarako izan dira hautatuak zinegotziak?? herriaren alde lan egiteko, horren alde lan egiten ez badute zergatik orduan eserlekuan jarraitzea? zergatik lanean jarraitu, lana egin nahi ez duen alderdi batekin?? oso indar gutxi izango dute bi alderdi hauek, baina aralarren erabakia ondo iruditzen zait.

2

olatz | 2008-01-31

Ezker Batuko hori ez da oso maiz plenoatara joaten ez? horregatik desegin al dute koalizioa Aralarrek eta Ezker BAtuak? Horregatik bada ondo iruditzen zait, bere lana ondo egiten ez duen batekin koalizioa egitea, ez dakit zein puntutaraino den ona. Hurrengo koalizioa norekin egingo dute?

1

maialen | 2008-01-31

Bi alderdi hauek ez dakit zertan ari diren, koalizioa egin zuten bere garaian baina oraingo hauteskundeetarako ez dute egingo. Lezon banatu egin dira, nonbait zinegotzia ez delako batzarretara joaten. Hau da hau fundamentua! Aurrekoan ere, plenoa egon eta oposizioko kiderik ez plenoan, eta gero herriaren ordezkaritzat izango dute bere burua, gainera. Hala ere, bi alderdi hauek ez dute indarrik Lezon, eta gehiegi antzemango.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

Gainontzeko eztabaidak

Gaiak proposatu

Inkestarako edo eztabaidarako gai berriren bat proposatu nahi izanez gero, idatzi oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info helbidera.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.