Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-10-06 | 12:31:33

Musika

Sutargi abesbatzan parte hartzeko aukera zabaldu dute

Astean behin, ostegunetan, izaten dira entseguak, 20:00etan, Tomas Garbizu Musika Eskolan bertan

Tomas Garbizu Musika Eskolan entseatzen duen Sutargi Abesbatzan parte hartu nahi duenak orain du izena emateko aukera; izan ere, musika eskolatik adierazi dute entseguak astean behin egiten direla, ostegunetan, 20:00etan, hain zuzen ere.
«Kantatzea gustatzen zaion edonor gonbidatzen dugu eta inolako konplexurik gabe parte hartzera etor dadin dei egiten diogu», adierazi dute musika eskolako arduradunek.
Hein berean, gogorarazi dute Sutargi Abesbatza, koro amateurra dela eta duen helburu bakarra «kantuan ondon pasatzea» dela.
«Musika eskolako ikasleen guraso eta eskualdeko beste senbait kantu zaleren artean osatua dago, elkarrekin eta lagunartean aisialdi atsegina kantuan gozatzeko», zehaztu dute antolatzaileek.
Ez dago solfeoa jakin beharrik
Entseguen ordutegia eta eguna adierazteaz gain, Tomas Garbizu Musika Eskolako arduradunek oharrarazi dute, abesbatzean parte hartzeko ez dagoela zertan solfeoa jakin. Oharrarekin batera, berriz ere herritarrak entseguetara joan daitezen animatu ditu: «Abesbatzako partaide izaten hasteko une egokia dela iruditzen zaigu».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.