Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-10-03 | 12:38:27

Kirola

Kirol elkarteek diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago

Kiroleko diru laguntzak irabazi asmorik gabeko herriko taldeei zuzenduta daudela zehaztu du Udalak

Kirol elkarteek diru laguntzak jasotzeko epea zabalik dago. Hala eman du jakitera Udalak bere web orriaren bidez (www.lezo.net).
Aipatutako diru laguntzak irabazi asmorik gabeko kirol klub eta elkarteei zuzenduta daude. Diru laguntzen araudiaren baitan banatuko dira laguntzak, eta Iņigo Esnaola Kirol zinegotziak zehaztu du, araudiaren xedea kirol politika bat lantzen dela: «Araudiaren bidez emakumezkoen kirola, euskararen erabilera eta Euskal Herriko kirolak sustatzen dira».
Diru laguntzak lortzeko baldintzak
Besteak beste, honakoak dira diru laguntzak eskuratzeko baldintzak: Jaurlaritzako Kirol Elkarteen eta Entitateen Erregistroan izena emanda edukitzea. Hein berean, identifikazio fiskaleko kodea eguneratua izatea exijitzen da, baita irabazi asmorik gabeko entitateak egoitza soziala Lezon izatea ere. Egoitzaz gain, bere jarduera udalerrian garatu behar du. Azkenik, Gipuzkoan Eskola Kirolari buruz indarrean dagoen arautegia eta Lezoko Eskola Kiroleko Batzordeak duen arautegia bete behar du.
Onuradunek aurretik adierazitako zehaztapenak betez gero, honako dokumentuak aurkeztu beharko dituzte Udaleko Informazio bulegoan, beste hainbaten artean: diru laguntza eskuratzeko eskaera orria, identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia, Jaurlaritzako Kirol Elkarteen erregistroan izena emanda dagoen ziurtagiria, eta urteko zergen ordainketak egunean duela egiaztatzen duen agiria.
Ordainketa
Diru laguntzen ordainketa bi zatitan banatuko du Udalak: aurrerakin moduan diru laguntzaren %70a jasoko du kirol elkarteak; gainerako %30a, berriz, udaletxean eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.