
2008-10-01 | 12:35:19
Hirigintza
Udala «pozik» herritarrentzako berreskuratutako aisia eremuekin
Bekoerrota kiroldegi ondoko skate pistaren altzariak datorren astean jarriko dituztela adierazi du
Udala «pozik» dago orain herritarrentzako aisialdia eremuak berreskuratu dituelako herritarrek erabil ditzaten. Eremu horien adibide gisa Bekoerrota kiroldegi ondoan dagoen skate pista jarri du eta hura eraiki izana ere herritarrentzako «onuragarria» izango dela esan du. Horrez gain, pistaren altzariak datorren astean jarriko dituztela gaineratu du.
Skate pista orain urtebete herriko gazteek egindako eskaera batengatik hasi zen eraikitzen Udala: «Bi gazteren gurasoek erregistroan bi eskaera sartu zituzten beren seme-alaben izenean». Eskaria zein zen ikusita, gazteekin elkartu zen Udala eta haiekin batera diseinatu zuen kiroldegi ondoko skate pistaren itxura.
«Skate pista Bekoerrota kiroldegi ondoan eta eskolatik gertu eraikitzeko erabakia hartu izana, Udalak inguru honetan aisialdirako eremua bihurtzea nahi duelako izan zen. Horrez gain, patinek ateratzen duten zarata etxeetara irits ez zedin hemen jartzea erabaki genuen», azaldu du Legorburuk.
Pista eginda dagoen arren, inguruko eserlekuak konpondu eta zakarrontzi berriak ere jarriko dituztela zehaztu du. Pista eraikitzeko 100.000 euroko aurrekontua izan du Udalak, eta «behingoz», herriko nerabeek aisialdirako eremu bat izango dutela azpimarratu.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.