
2008-09-30 | 12:22:54
Dantza
Tip Tap Claps taldeak ballet ikastaroak eskainiko ditu
Elkarteak beste hamaika ikastaro eskainiko ditu eta urriaren erdialdean izango dute interesatuek izena emateko aukera
Balletaz gain, gimnasia terapeutikoa egiteko aukera ere emango du.
Oroitzene AEK Euskaltegia zegoen lekuan dantza eta musika ikastaroak eskaintzen urtebete darama Tip Tap Claps Elkarteak eta aurtengo ikastaldietarako izen-ematea urriaren erdialdetik aurrera zabalduko dela eman du jakitera. Izena 630 705 594 telefonora deituta eman daiteke, edo bestela tiptapclaps@hotmail.com helbide elektronikora idatzita.
Berrikuntzak
Aurten gainera, zenbait berrikuntza izango dira elkarteak eman ohi dituen ikastaldietan: lehen aldiz ballet ikastaroa eskainiko du, baina oinarrizkoa izango da.
Balletaz gain, gimnasia terapeutikoa egiteko aukera ere emango du Tip Tap Claps Elkartean.
Bestela ohiko ikastaroak izang o dira herritarrei zabalik. Helduei eta gazteei zuzendutako honako ikastaldiak daude: sabel dantza, klaketa, dantza garaikidea (Hip Hop, Funkya), gorputz perkusioa (gorputza eta instrumentu bat erabiltzen dira ikastaroan), eta kaxa flamenkoa.
Haurrentzako ,ordea, honako hauek antolatu dituzte: klaketa, break dancea eta balleta.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.