
2008-09-29 | 12:35:35
Txirrindularitza
350 txirrindularik hartu dute parte Mountain Bike proban
Antolatzaileen esanetan, hasieran gertatutako istripuaz gain, ez da aparteko arazorik izan
XV. Mountain Bike Proban 350 txirrindularik hartu zuten parte herenegun. Antolatzaileen esanetan, ez zen aparteko arazorik izan ibildideetan zehar. Hala ere, istripu bat gertatu zen proba hasi eta lau minutura: futbol zelai ondoan bi txirrindulariren gurpilek elkar ukitu eta lurrera erori ziren. Batek besoan zauriak jasan zituen, besteak berriz, ezpaina ireki eta aurpegian kolpea. Istripuak istripu, Mountain Bike proba «ongi» atera zela adierazi dute antolatzaileek.
Horrez gain, antolatzaileek gogorarazi dute Mountain Bike proba zeharkaldia denez, ez dagoela irabazlerik. Hala ere, helmuga lehen hiru postuetan igarotako pertsonei txapelak eta oroigarriak eman zizkieten, baita gazta bat eta ardoa ere. Helduen Mailan, Mutilen kategorian Urko Munduate izan zen helmuga igarotzen lehena, eta atzetik Iņaki Landabe sartu zen. Nesken artean, aldiz, Xole Mitxelena izan zen lehena eta Intza Mendiburu bigarrena.
Haurren Mailan, mutilen artean ibilbidea egiten lehena Igor Pariente izan zen. Nesken artean, berriz, Allerru Txirrindularitza Eskolakolako Lierni Lekuona herritarra izan zen.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.