Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-09-25 | 12:16:26

Kirola

Tximistarri waterpolo taldean izena eman daiteke

Hilaren 30era arte eman daiteke izena

Tximistarri Waterpolo Taldean izena emateko aukera zabalik dago hilaren 30era arte. Altzate igerilekutik pasatuta edo 620 539 288 telefonora deituta eman daiteke izena. Entrenamenduak astean hirutan dira, baina bitan egiteko aukera ere ematen dute: astearte, asteazken eta ostegunetan 18:30etik 20:00etara entrenatuko dute. Adin guztietako jendeari zuzenduta daude waterpoloko entrenamenduak.
Aurten bi berrikuntza izango dituzte. Alde batetik, Peter Planisek waterpoloko jokalariak entrenamenduetan lagunduko die. Planisekek Esloveniako Selekzioan jokatzen du, baita Bigarren Mailako Italiako Waterpolo Ligan ere. Bestetik, Master Igeriketa Taldea antolatuko dute (triatloietara eta trabesietarako entremanedua) 20 urtetik gorako pertsonentzat.
Biharko alean, Gotzon Bidaurre Tximistarri Waterpolo taldeko entrenatzailearekin elkarrizketa irakurri ahalko da.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.