Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-09-24 | 12:28:05

Hirigintza

Urriaren erdialderako bukatuko dituzte Goiko plazako obrak

Probalekuaren eta Goiko plazaren arteko eremuan hormigoia botatzen ari dira egun hauetan

Goiko Plazako frontoia ere berritu dute eta erabiltzeko moduan izango dela Ťaurkiť nabarmendu du Udalak

Goiko Plazako berritze lanak urriaren erdialdean bukatuta egongo direla jakitera eman du Udalak. Goiko Plazako frontoia ere berritu dute eta erabiltzeko moduan izango dela «aurki» nabarmendu du. Berritze lanak bukatutakoan inauguratuko dutela zehaztu du.
Egun hauetan idi-demak egiten diren probalekua eta Goiko plaza arteko eremua ari dira konpontzen. Autoak gora eta behera ibili ondoren, bertako harriak hondatuta zueden eta haiek berritzen ari dira. «Lehen bertan zeuden eskailerak konpontzen ari dira, eta inguruan hormigoia botatzen», adierazi du Jon Legorburu Kultura eta Obra zinegotziak. Kale altzari berriak jartzeko daudela ere gogorarazi du Legorburuk.
Horrez gain, aurreratu du lurrak gris kolorea izango duela eta San Juan Bataiatzailea elizaren koloreko eremuak ere izango direla.
Bestetik, Goiko Plazaren berritze lanak egiten ari direla baliatuz, frontoian argiztapen sistema berria jarri dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.
Urriaren erdialderako bukatuko dituzte Goiko plazako obrak

Irudian, probalekuaren eta Goiko Plazaren arteko eremuan hormigoia botatzen ikus daitezke langileak.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.