Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-09-23 | 12:29:52

Kultura

Asteazkenero urriaren erdialdetik azaroaren bukaerara, ipuin kontaketak

XV. Jon Garbizu Olerki Lehiaketako eta XV. Lope Isastikoa Ipuin Lehiaketako sariak abenduan emango dituzte

Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere herriko txikienentzako ipuin kontaketak antolatu dituzte Andreone Udal Liburutegian. Dena den, ipuin kontaketak urriaren erdialdean hasiko dira, urriaren 15ean, hain zuzen ere. Ipuin kontaketa guztiak lau eta sei urte arteko haurrentzako izango dira. Antolatzaileek eskatu dute ipuin kontaketarako zehaztu duten adineko haurrak joan daitezen. Liburutegira sei ipun kontalari eta herriko pailazo ospetsuak, Korri eta Xalto, etorriko dira istorioak kontatzera. Kontaketa guztiak 18:15ean eskainiko dira Andreone Udal Liburutegian bertan.

Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere herriko txikienentzako ipuin kontaketak antolatu dituzte Andreone Udal Liburutegian. Dena den, ipuin kontaketak urriaren erdialdean hasiko dira, urriaren 15ean, hain zuzen ere. Ipuin kontaketa guztiak lau eta sei urte arteko haurrentzako izango dira. Antolatzaileek eskatu dute ipuin kontaketarako zehaztu duten adineko haurrak joan daitezen.
Liburutegira sei ipun kontalari eta herriko pailazo ospetsuak, Korri eta Xalto, etorriko dira istorioak kontatzera. Kontaketa guztiak 18:15ean eskainiko dira Andreone Udal Liburutegian bertan.
Olerki eta ipuin lehiketako oinarriak
XV. Jon Garbizu Olerki Lehiaketan eta XV. Lope Isastikoa Lehiaketan parte hartzeko aukera izango dute 6 eta 15 urte arteko herriko gazteek. Hala ere, azaroaren 17tik 21era aurkeztu beharko dituzte gehienez 3 orri izango dituzten lanak.
Antolatzaileek gogorarazi dute lanak aurkezteko zenbait baldintza daudela: lan bakoitzeko gutunazal itxi bat aurkeztu behar da. Gutunazalaren kanpoaldean lanaren izenburua eta egilearen adina jarri behar dira. Barruan, berriz, helbidea, telefonoa eta izen abizenak. Lanari azala jarri behar zaio eta bertan lanaren izenburua agertu behar da. Horrez gain, lehen aipatutako gutunazala lanari grapaz josi behar zaio.
Sariak
Olerki eta ipuin lehiaketan bost maila ezberdin izango dira: A Mailan 6 eta 7 urte arteko gazteek parte har dezakete; B Maila, 8 eta 9 urte artekoentzat da; D Maila 10 eta 11 urte artekoentzat da; E Maila 12 eta 13 urtekoentzat, eta F Maila 14 eta 15 urte artekoentzat izango da.
Maila bakoitzeko irabazleek, bai olerki eta bai ipuin lehiaketakoek, 100 euroko bi txartel eskuratuko dituzte liburuak erosteko erabil ditzaten.
Horrez gain, antolatzaileek gogorarazi dute sari banaketa abenduaren 12an izango dela Andreone Udal Liburutegian, 19:00etan.
Dena den, saririk irabazi ez duten parte-hartzaileek lanak berreskuratzeko aukera izango dute sariak banatu eta 2009ko urtarrilaren 31 bitartean. Epe horretan liburutegitik pasatu ez direnen pertsonen lanak suntxitu egingo direla adierazi dute.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.