Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-09-10 | 13:00:45

Txirrrindularitza

XV. Lezo Mountain Bike proba, hilaren 28an

Bizikleta proban parte hartu nahi dutenek hilaren 14tik aurrera eman ahalko dute izena

Aurten Lezoko Mountain Bike probak hamabosgarren urtea beteko du, eta hilaren 28an egingo dute. Mendiko bizikletaren proban izena emateko interesa dutenek hilaren 14tik aurrera egin ahalko dute.

Aurten Lezoko Mountain Bike probak hamabosgarren urtea beteko du, eta hilaren 28an egingo dute. Mendiko bizikletaren proban izena emateko interesa dutenek hilaren 14tik aurrera egin ahalko dute. Oiartzun bizikletak & karabanak dendatik pasatu beharko dute, eta antolatzaileek jakitera eman dutenez, izena ematen duten lehen 250 pertsonek zira bat jasoko dute opari gisa. Bestela, egunean bertan proba hasi baino ordu erdi lehenago plazan egongo den postuan izena eman ahalko da.
XV. Lezo Mountain Bike proban bi ibilbide izango dira: ibilbide laburra, 15 kilometro izango dituena, eta ibilbide luzea, 33 kilometrokoa. 09:30ean ekingo diote probari Gurutze Santuaren plazatik, eta antolatzaileek nabarmendu dute, ohi bezala, anoa-postuak izango direla ibilbide guztian zehar txirrindulariek ezer behar izanez gero bertan jaso dezaten. Hein berean esan dute, asistentzia teknikoa Guadalupen eta Gurutze Santuaren plazan izango direla. Probaren bukaera, berriz, 14:00etan izango da, ordu horretan itxiko baitutituzte kontrolak.
Ibilbide luzea Guadaluperaino joango da. Laburra, berriz, Arrokandietatik pasatuko da.
Era berean, antolatzaileek adierazi dute edonork har dezakeela parte Mountain Bike proban, federatua izan edo ez. Dena den, parte-hartzaileek ibilbidea beren egoera fisikoaren baitan hautatzeko eskatu dute antolatzaileek. Horrez gain, hainbat arau derrigorrez bete behar direla azpimarratu dute, esaterako, kaskoa jantzita eramatea parte hartzerakoan. Parte-hartzaileren bati ezer gertatuko balitzaio, laguntza medikoa ere izango duela adierazi dute.
Iaz 600 parte-hartzaile
Iaz egindako Mountain Bike proban 600 txirrindularik hartu zuten parte, eta «aparteko arazorik ez» zutela izan adierazi zuten antolatzaileek. «15 kilometroko eta 35 kilometroko ibilbideak oso egoera onean» izan zirela azpimarratu zuten eta horrek eroriko larriak saihestu zituela. Izan ere, iaz eguraldi ona egin zuen eta lurra ez zegoen lokaztua.
Azken bi urtetan Lezoko Open Euskadiko proba egin izan dute antolatzaileek. Aurten, ordea, ez da horrelakorik egingo.

 

 

Jasotako erantzunak:

1

Ritxar | 2008-09-10

Iaz parte hartu nuen eta ze nolako ingurune natural eta polita dugun konturatu nintzen. Neretzat Jaizkibelgo parajeak oso ezagunak dira bainan naiz eta Lezo Mountain Bike proba "gogorra" izan, gure ingurunea maitatzen baduzu eta bizikletaz ibiltzea gustatzen bazaizu, animatu eta parte hartu. Igande polit bat igaroko duzu. Animo eta antolatzaileei eskerrikasko eta Zorionak.

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.