
2008-09-08 | 12:45:06
Kirola
Josetxo Etxandi Txapelketako finalaurrekoak jokatzen ari dira
Federatuen Mailako bina partida izango dira egunero osteguna bitartean; igandean finala izango da
Santakrutz jaien aurretik jokatzen den Josetxo Etxandi Oroitaldiko pilota partidek aurrera jarraitzen dute. Aste honetan finalaurrekoak jokatzen ari dira. Federatuen Mailan, bina partida jokatuko dira gaurtik ostegunera arte, Bekoerrota kiroldegiko frontoian 18:30etik aurrera.
Santakrutz jaien aurretik jokatzen den Josetxo Etxandi Oroitaldiko pilota partidek aurrera jarraitzen dute. Aste honetan finalaurrekoak jokatzen ari dira. Federatuen Mailan, bina partida jokatuko dira gaurtik ostegunera arte, Bekoerrota kiroldegiko frontoian 18:30etik aurrera.
Bihar Gazteen Mailan, Epelde-Arzelus bikoteak Ezkurdia-Zubiriren kontra ariko dira. 22 Urtetik Beherako Mailan, aldiz, Andreu eta Uzkudunek osatutako taldeak Narbarte eta Otxandorenaren aurka jokatuko du.
Hein berean, Maila Herrikoiean, Garmendia anaiek Txistu eta Bergararen kontra jokatuko dte 20:30etik aurrera.
Etzi, berriz, Gazteen Mailan, Arrieta-Perosanz bikoteak Ansotegi-Zabaletarekin neurtuko dituzte indarrak. 22 Urtetik Beherako Mailan, ordea, Idoate-Etxberriak, Perez-Peņasen kontra jokatuko du.
Ostegunean, 1. Mailako Afizionatuak
Lehen Mailako Afizionatuen Mailako partidak, aldiz, etzi izango dira: Renobales Galarraga bikotea, Lemuno Alberdiren kontra ariko da. Jarraian, berriz, Larraņaga-Iparragirrek osatutako taldeak Mendizabal-Jauregiren aurka egingo dute.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.