Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

2008-05-20 | 12:40:32

Judoa

Allerruko judokak ezin hobe ibili dira asteburuan Gasteizen

Haurren Mailako judoken artean 15 urrezko domina, zilarrezko 10 eta brontzezko 6 lortu zituzten

Pasa den asteburuan Allerru Judo Taldeko Haurren Mailako judokek emaitza ezin hobeak lortu zituzten Gasteizko San Viator Txapelketan.
Amaguadalupekoa Hondarribiako taldearekin batera hartu zuten parte Allerru Judo Taldekoek, eta 550 judoken artean urrezko 15 domina, zilarrezko 10 eta brontzezko sei lortu zituzten. Allerru Judo Taldeko arduradunen esanetan, judo teknikoa erabili zutelako irabazi zituzten borrokaldi gehienak.
Horrez gain, Allerru Judo Taldeko arduradunek zehaztu dute judokak aurkeztu ziren kategoria guztietan lortu zutela dominaren bat. «Hala ere, aipamen berezia egin behar zaio Jokin Galarragak lortutako zilarrezko dominari, izan ere, dituen ezintasunak alde batera utzita, hiru borrokaldi egin baitzituen eta horietatik bi irabazi bigarren postuan geldituz», nabarmendu dute Allerru judo Taldeko arduradunek.
Alebin Mailako lehia, Hernanin
Igandean, berriz, Hernaniko kiroldegian Allerru Judo Taldeko Alebinen Mailako judoken txanda izan zen, eta han ere emaitza onak lortu zituzten.
165 judoken artean, urrezko bi domina, zilarrezko bat eta brontzezko bat lortu zituzten: Peio Galarragak 52 kilotik beherako mailan brontzezko domina lortu zuen; Xabier Cazorlak 57 kilotik beherako kategorian urrea; Ametsek 52 kilotik beherakoan lehen postua eta 52 kilotik gorako mailan Enara Sagarzazuk bigarren egin zuen.
Hein berean, Allerru Judo Taldeko arduradunek gogorarazi dute Maialen de La Coz eta Jon Gainza judokek ere parte hartu zutela.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.