
2008-05-16 | 15:32:13
Kultura
Jose Javier Fernandezek eta Maria Pinarrek lortu dute Elias Salaberria beka
Bi irabazleak Madrilgo Unibertsitate Autonomoko artearen historian lizentziatuak dira
Herenegun Eusko Ikaskuntzak eta Udalak Elias Salaberria Memoriala bultzatzeko hartutako erabakiaren ondotik, Elias Salaberria bekaren irabazleen izena eman zituzten jakitera: Jose Javier Fernandez Altuna eta Maria Pinar Matey Muņoz bikoteak eskuratu du aipatutako beka. Bai Fernandez Altuna baita Pinar Matey ere Madrilgo Unibertsitate Autonomoan artearen historian lizentziatuak dira, eta EUsko Ikaskuntzaren esanetan, «aurkeztutako proiektuaren interesagatik» izan dira aukeratuak.
Bikoteak bekaren bidez ikerketa aurrera eramango du eta horretarako 4.500 euroko aurrekontua izango dute. Lau hilabete izango dituzte Elias Salaberria memoriala pintura lehiaketa ikertzeko.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.