
2008-05-13 | 12:50:13
Kirola
Lezoko Bike Indoor I. Maratoia antolatu dute larunbaterako
Aldez aurretik eman daiteke izena, larunbatera arte; 65 parte-hartzaileentzako lekua izango da soilik
Larunbatean, hilaren 17an, Lezoko Bike Indoor I. Maratoia izango da Bekoerrota kiroldegian, 17:00etatik aurrera. Izena larunbata baino lehen eman daiteke kiroldegian bertan, 943 510 311 telefonora deituta, edo La Caixako kontu korronte honetan dirua sartuta: 2100 2322 46 02 000 60590. Antolatzaileek azpimarratu dute kontu korrontean dirua sartzen dutenek izen-abizenak zehaztu behar dituztela, eta aldez aurretik kiroldegian lekurik badagoen galdetzea komeni dela.
Izen emateak sei euro balio du eta 16 urtetik aurrerako pertsonek har dezakete parte proban. Dena den, Lezoko Kirol Instalazioetako bazkide direnek ez dute ordaindu beharko izen-ematea.
Antolatzaileek adierazi dute partehartzaile kopuru mugatua dutela, «bizikletak ere mugatuak» direlako: 65 pertsonentzako lekua izango da. Hein berean, zehaztu dute probak «bi ordu luze» iraungo dituela.
Parte-hartzaile guztiei «oparitxo» bat banatuko zaiela adierazi dute antolatzaileek. Horrez gain, kirol materiala ere zozkatuko dutela esan dute.
«Jarduera irekiak bultzatzeko»
Arkaitz Angiozar Kirol teknikariaren esanetan, Lezoko Bike Indoor I. Maratoia antolatzeko arrazoietako bat «herritar guztiei zuzendutako kirol jarduera irekiak bultzatzea» da. «Bi urtetik behin aerobik maratoia antolatzen genuen Errenteriako kiroldegiarekin elkarlanean, baina konturatu gara, aerobika jada ez dagoela punta-puntan, eta Bike Indoor maratoia egitea bururatu zitzaigun».
Horrez gain, Arkaitz Angiozarrek gaineratu du, gaur egunjendeak errazago ematen duela izena «horrelako probatan, aerobikean baino», eta horregatik erabaki dutela antolatzea.
attor | 2008-05-13
Spinning egitearena alternatiba gisa ez dut gaizki ikusten baina udako eguraldi hauekin polikiroldegi batean sartzeak ez du barkamenik. Atera bizikletarekin kanpora !!!
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.