Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko urriak 6, Astelehena

2008-05-12 | 13:47:31

Gertakaria

Igande goizaldean bi pertsona zauritu zituen ezezagun batek arma zuriz

Ertzaintzak gertakarien ondoren M. M. A. atxilotu zuen eta epaile aurretik igaro ostean aske gelditu da

Mendekoste jaietako larunbat gauak, herritarren poztasuna ilundu zuen. Igandeko 4:00ak inguruan, Pasai Donibanerako bidean 21 urteko M. M. A. atxilotu zuen Ertzaintzak Sahatsa taberna inguruan bi pertsona arma zuriz erasotzea egotzita.
Gertakaria Sahatsa tabernan bertan hasi zela adierazi zioten lekuekoek Ertzaintzari eta prentsa ohar bidez hala eman du jakitera. Ertzaintzaren arabera, taberna barruan zegoen neska batek M. M. A-ri egotzi zion ipurdia ukitu izana. Une horretan erasotzaileak bultza egin zion neskari eta lurrera erori zen. Egoera ikusita neska laguntzera joan ziren bere lagunak, eta une hura aprobetxatu zuen erasotzaileak tabernatik ateratzeko. Erasotzailea tabernatik irteten ari zela ikusita neskaren bi lagun atzetik irten ziren, eta M. M. Ak bi edalontzi jaurti zizkien Ertzaintzari adierazitakoaren arabera.
Borrokaldian zauritu zituen
Egoera okertzen joan zen eta borrokan hasi ziren hirurak. Borrokaldian, erasotzaileak arma zuria atera eta zauriak eragin zizkien buruan, besotan, belarrietan eta bizkarrean. Zaurituak Donostia ospitalera eraman zituzten anbulantzian. Une horretan Ertzaintzari deitu zioten lekukoek eta haien adierazpenak jaso ostean, erasotzailearen bila irten ziren.
Ertzaintzaren esanetan Pasai Donibaneko bidean ikusi zuten erasotzailea, eta honek patruila ikusi orduko, ustez, ihes egiteari ekin zion. Dena den, harrapatzea lortu eta giza hilketa saiakera leporatuta atxilotu zuten.
M. M. A-k aurretiaz Lezon zauritutako bi pertsonekin izandako borrokaldiaren ondorioz, sudurretik odol jarioa zuen eta Errenteria-Oreretako anbulatoriora eraman zuten, eta ondoren Ertzainetxera.
Arma topatu dute
Igande goizaldean, herriko garbitzaileek arma zuria aurkitu zuten gertakaria jazotako lekutik gertu: metxero bati lotutako ebakitzeko hortz bat zen arma zuria.
Ertzaintzak adierazi duenez, erasotzailea gaur pasatu da epailearen aurretik. Giza hilketa saiakera egotzita atxilotu zuten; epailearen aurretik igaro ostean, ordea, aske gelditu da.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.