Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko urriak 6, Astelehena

2008-05-07 | 11:51:10

Atletismoa

IV. Herribira egingo dute Mendekoste Jaien baitan larunbatean

Lasterketan parte hartzeko izena ‘www.herrikrossa.com’ webgunean eman daiteke, edo egunean bertan

Aurten laugarren aldia du herrian ohikoa bihurtzen ari den Herribirak. Lehen aldiz, Mendekoste jaien baitan antolatu dute IV. Herribira eta larunbatean izango da. Gainera, berrikuntzekin dator lasterketa, izan ere, herriko haurrei parte hartzeko aukera eskainiko baitiete aurten antolatzaileek. 16:30ean hasiko da lasterketa.

Aurten laugarren aldia du herrian ohikoa bihurtzen ari den Herribirak. Lehen aldiz, Mendekoste jaien baitan antolatu dute IV. Herribira eta larunbatean izango da. Gainera, berrikuntzekin dator lasterketa, izan ere, herriko haurrei parte hartzeko aukera eskainiko baitiete aurten antolatzaileek. 16:30ean hasiko da lasterketa.
IV. Herribiran parte hartzeko izen-ematea era ezberdinetan egin daiteke. Alde batetik, www.herrikrossa.com webgunean gaurko 00:00ak arte eman daiteke izena. Webgune horretan inoiz izenik eman ez duenak bere datu guztiak eman beharko ditu. Lehenagotik webgune horren bidez beste lasterketa baterako izena eman dutenek, berriz, beren Naziotasun Agiriaren zenbakia eman eta nahikoa izango dute.
Bestetik, larunbatean bertan, Gurutze Santuaren plazan izango duten postuan izena eman ahalko da. Haurrek 16:15etik aurrera eman beharko dute izena, lasterketa 16:30ean hasiko baita. Helduek, berriz, 16:30ean.
Gorka Bengoetxea antolatzaileetako baten esanetan, «aurten haurrei keinu bat» egitea erabaki dute: «Haurrak hiru mailatan bereiziko ditugu: Benjaminen Maila, Alebin Maila eta Haurren Maila. Hauen ibilbidea motzagoa izango da: Gurutze Santuaren plazatik abiatuko dira Kale Nagusian gora, eta gero Polentzarrene kaletik behera egingo dute. Benjaminek Dorronsorora iritsi aurretik Donibane kalean gora egingo dute plazaraino. Alebinek, berriz, Dorronsorotik Donibane kalerantz joko dute; Haurren Mailakoek, ordea, Herri Eskolarako bidea hartuko dute, auzoari buelta eman eta Donibane kaletik gora plazaraino iritsiko dira».
Horrez gain, Bengoetxeak adierazi du Haurren lasterketa «kontrolatua» izango dela: «Haurren aurretik eta atzetik antolatzaileetako abtzuk joango dira, azkarregi joan ez daitezen, edo inor atzean geldi ez dadin. Hala ere, helmugara iristear direnean, kontrola kendu eta bakarrik iritsiko dira».
Helduek, 6.000 metro
Helduen Mailan, aldiz, 6.000 metroko ibilbidea egingo dute: Gurutze Santuaren plazatik Donibane kalera joango dira, han Polentzarrene kaletik Andreoneraino igotzeko. Jarraian, Kale Nagusitik behera, berriz ere plazatik pasatu eta Zubitxo kaletik beherantz abiatuko dira. Handik Plazeta futbol zelairako bideari ekingo diote eta atzerako buelta Tomas Garbizu Musika Eskolaren paretik egingo dute, Zubitxo kaletik gora Gurutze Santuaren plazan helmugara iritsi arte.
Helduen Mailan, dei berezia egin diete antolatzaileek eskualdeko emakumeei lasterketan parte har dezaten.
Euskal herriko bazter guztietatik iritsitako 24 korrikalarik eman dute izena oraingoz webgunean.
Sariak
Haurren Mailan parte hartzen dutenen artean, bizikleta bat zozkatuko dute lasterketaren ondoren. «Gero, otarteko bat ere emango diegu parte hartzeagatik», zehaztu du Bengoetxeak. Helduen Mailan, berriz, lehen postuan gelditzen direnek afari bat eskuratuko dute, baita landetxe batean gaua pasatzeko aukera ere. Horrez gain, beste zenbait sari zozkatuko dituztela ere esan du Bengoetxeak.

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.