Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko urriak 6, Astelehena

2008-04-30 | 12:49:53

Trafikoa

Polentzarrene kaleko trafiko aldaketak bertan behera gelditu dira

Udalak ikusi du kaleko trafikoa lehen bezala uztea «hobe» dela eta «arazo gutxiago» sortuko dituela

Polentzarrene kaleko trafikoaren norabide aldaketa bertan behera uztea erabaki du Udalak. «Konturatu gara trafikoaren norabide aldaketak inguru horretan arazo gehiago sortzen zituela, konpondu baino. Horregatik erabaki dugu hobe dela lehen zegoen bezala segitzea», azaldu du Jon Legorburu Kultura eta Obra zinegotziak.

Polentzarrene kaleko trafikoaren norabide aldaketa bertan behera uztea erabaki du Udalak. «Konturatu gara trafikoaren norabide aldaketak inguru horretan arazo gehiago sortzen zituela, konpondu baino. Horregatik erabaki dugu hobe dela lehen zegoen bezala segitzea», azaldu du Jon Legorburu Kultura eta Obra zinegotziak.
Orain dela hilabete, martxoaren 27an hain zuzen ere, Udalak jakitera eman zuen Polentzarrene kalea, Ijurkoko Urdaburu kalea eta Lopeneko Eugenio Otxoa kaleak norabide bakarreko bihurtuko zituela. Hilabeteko epean izan dira aipatutako kaleak trafikoari norabide bakarrean irekita.
Dena den, Udalak bizilagunekin hitz egin eta gero, baita Polentzarrene inguruko «trafiko handia» kontutan hartuta ere lehen bezala uzteko erabakia hartu du. Eugenio Otxoa eta Urdaburu kaleek, berriz, «ongi funtzionatzen» dutela iritzita, aldaketak mantenduko ditu Udalak.
Auzoei helduko diete
Udalak adierazi du «aurki» herriko auzoetan mantenu lanak egiteari ekingo diotela: «Batzuk 40 urte daramatzate konpondu gabe».

 

 

Jasotako erantzunak:

Parte hartu | Zure mezua bidali

:

:

:

:

Spambotak ekiditeko irudia
:

Parte hartzeko arauak

  1. 1. - Saiatu zure artikuluak izen-abizenekin sinatzen. Indar handiagoa du.
  2. 2. - Iritzia anonimoki eman nahi baduzu, baduzu horretarako aukera ere. Kontuan hartu ondokoak:
    * Ez pertsonala. Pertsona bati buruz ari garenean zehazki, kritikatzeko edo famatzeko, anonimoek ez dute balio. Eta, kasu honetan, pertsona fisikoez ari gara, ez entitate juridikoez.
    * Entitate juridikoez anonimoki aritu daiteke, baina pertsonalizatu gabe, eta talante eta errespetu onean; iraindu gabe, doako akusaziorik egin gabe... errespetuan.
    * Aurreko gauza bera gai orokorrez idatzi behar denean ere.
    * Norbaitek pertsonalki sinatutako iritzi bati, pertsonalki erantzutea dagokio, eta ez anonimoki.
  3. 3. - Dena arautzea ezinezkoa da, batez ere hau bezalako webgune batean. Mesedez, denon zentzu ona eta kolaborazioa eskatzen ditugu. Apenas izango den logika bezalako arautzaile zuzenik kasu hauetan.

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.