
2008-04-16 | 12:23:54
GIZARTEA
Udalak bere gain hartuko du belar bolen garestitzea
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Udalak sinatutako akordioaren ondorioa da
Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak eta Udalak egindako hitzarmenaren ondorioz belar bolen garestitzearen kostuak Udalak hartuko ditu bere gain. ĞLezoko landa eremuko biztanlegoaren bizi-baldintzak hobetzera nahiz lehen sektorearen mantenura eta garapenera bideratutako inbertsioak eta zerbitzuak gauzatu izan dira urtez urteğ, Udalak adierazi duenez. Hitzarmena dela-eta hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie landa eremuko biztanleei. Besteak beste, nekazal makinen erosketa, bide bazterren garbiketa, zabor bilketa, belardien ongarriztapena, ximaurraren barreiatzea eta belar bolen zerbitzua izan dira, Udalak dioenez, egin diren lanetako batzuk.
Parte hartu | Zure mezua bidali
Parte hartzeko arauak
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.