Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko urriak 6, Astelehena

Azken ordukoak

2008-09-23 | 12:29:52

Asteazkenero urriaren erdialdetik azaroaren bukaerara, ipuin kontaketak

XV. Jon Garbizu Olerki Lehiaketako eta XV. Lope Isastikoa Ipuin Lehiaketako sariak abenduan emango dituzte

Urtero egin ohi duten bezala, aurten ere herriko txikienentzako ipuin kontaketak antolatu dituzte Andreone Udal Liburutegian. Dena den, ipuin kontaketak urriaren erdialdean hasiko dira, urriaren 15ean, hain zuzen ere. Ipuin kontaketa guztiak lau eta sei urte arteko haurrentzako izango dira. Antolatzaileek eskatu dute ipuin kontaketarako zehaztu duten adineko haurrak joan daitezen. Liburutegira sei ipun kontalari eta herriko pailazo ospetsuak, Korri eta Xalto, etorriko dira istorioak kontatzera. Kontaketa guztiak 18:15ean eskainiko dira Andreone Udal Liburutegian bertan.

Ez du erantzunik

2008-09-18 | 12:33:30

«Aukera politikoen aniztasuna» errespetatzeko eskatu du Udalak

Atzo EAE-ANV alderdiaren ilegalizazioa salatzeko egindako plenoan ez zen oposizioko kiderik agertu

Ez du erantzunik

2008-09-15 | 16:29:55

Gaur festetako azken eguna

Atzo Santakrutz eguna izan zen eta gazteek Arrantzaleen Bazkarian ospatu zuten santua. />

4 erantzun

2008-09-13 | 17:04:45

Santakrutzetako danborradarik jendetsuena

Atzo santakrutzetan izan den danborradarik jendetsuena izan zen gauerdian. Zerua atertu zen danborrek Lezoko Herria ereserkia jo zezaten. Gurutze Santuaren plaza jendez bete zen. Gaur jaiek aurrera darraite, eta arratsaldean Buruhandi eta Erraldoien Topaketa izango da.

2 erantzun

2008-09-12 | 20:18:26

Hasi dira santakrutzak

Eguraldiak gehiegi lagun du ez duen arren, txupinazoaren orduan atertu eta lezoarrak plazan bildu dira jaien hasiera ospatzeko. Bideoan Murixka taldeko neska mutilak ageri dira, suziria bota aurretik, dantzan.

Ez du erantzunik

2008-09-10 | 13:00:45

XV. Lezo Mountain Bike proba, hilaren 28an

Bizikleta proban parte hartu nahi dutenek hilaren 14tik aurrera eman ahalko dute izena

Aurten Lezoko Mountain Bike probak hamabosgarren urtea beteko du, eta hilaren 28an egingo dute. Mendiko bizikletaren proban izena emateko interesa dutenek hilaren 14tik aurrera egin ahalko dute.

Erantzun 1

2008-09-08 | 12:45:06

Josetxo Etxandi Txapelketako finalaurrekoak jokatzen ari dira

Federatuen Mailako bina partida izango dira egunero osteguna bitartean; igandean finala izango da

Santakrutz jaien aurretik jokatzen den Josetxo Etxandi Oroitaldiko pilota partidek aurrera jarraitzen dute. Aste honetan finalaurrekoak jokatzen ari dira. Federatuen Mailan, bina partida jokatuko dira gaurtik ostegunera arte, Bekoerrota kiroldegiko frontoian 18:30etik aurrera.

Ez du erantzunik

2008-09-05 | 18:08:07

Altamirako festak hastear dira

Aurten 25. urteurrena ospatuko du auzoak jaietan

Txupinazoaren aurretik egin ohi duten ur eta apar festara haur ugari gerturatu da.

Ez du erantzunik

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.