
2008-10-20 | 12:03:21
Allerru-Algeposak ez du irabazi Erandioko Racing Astraburukoren kontra
Bi taldeen maila antzekoa izan arren, 2-1eko emaitzarekin itzuli ziren etxera jokalari lezoarrak
Allerru-Algeposak ez du Racing Astraburuko taldea mendean hartu. Asteburuan Erandion jokatutako Maila Nazionaleko partidatik 2-1eko emaitzarekin itzuli ziren jokalari lezoarrak etxera. Partidan bi taldeen indarrak nahiko berdinduak izan arren, Allerru-Algeposak ezin izan zion buelta eman.
2008-10-16 | 11:30:57
Margoketa lanak egingo ditu herrian zehar Udalak
Margoketa lanetarako enpresa bat kontratatu eta 6.000 euroko aurrekontua erabiliko dute
Udaletik jakitera eman dute herriko zenbait lekutan margoketa lanei ekingo diotela. Izan ere, Jon Legorburu Obra eta Kultura zinegotziak aditzera eman baitu herriko zenbait auzotan «urte batzuk» badirela margoketa lanik egin ez dela. Hilabete honetan ekingo diote lanari. Margoketa lanetarako enpresa bat kontratzeaz gain, 6.000 euroko aurrekontua erabiliko du Udalak. «Herriko zenbait auzoatan ez da margoketa lanik egin urtetan. Utzita egon dira eta zoruko margoa ere desagertuta dago zenbait lekutan. Horrek itxura txarra ematen dio herriari», zehaztu du Legorburuk. Zebra bideak, errepideetako marrak, aparkalekuak zehazten dituzten marrak konponduko dituzte. Adibidez, Lopene auzoko Eugenio Otxoa kaleko aparkalekuen marrak margotu egin behar dituzte, izan ere, kale horretako trafikoaren norabidea aldatu zuten arren, ez zuten autoak aparkatzeko marrarik margotu. Kartelak jarriko dituzte Gainerako herrietan liburutegia non den, futbol zelaia non den eta antzeko intereseko lekuak zehazten dituzte kartelak izan ohi dira, baina Lezon ez dago horrelakorik. Hori dela medio, Udalak 10.000 euroko aurrekontua bideratuko du kartelak jartzera. «Kanpotarrentzako beharrezkoak dira horrelako argibideak bestela galduta ibiltzen dira», nabarmendu du Legorburuk. Datorren astean hasiko dira kartelak jartzen.
2008-10-15 | 12:32:53
Markesane zuhaiztia txukuntzeko konpromisoa hartu du Udalak
Bizilagunek adierazi dute 25 urtetan ez dela konponketa edo txukunketa lanik egin Lezo Zuhaizti Handian
Markesane zuhaiztia txukuntzeko konpromisoa hartu du Udalak. Hala eman zuen jakitera Jon Legorburu Kultura eta Obra zinegotziak pasa den ostegunean herriko bizilagunekin egindako batzarrean.
2008-10-14 | 12:40:30
Villa Pauko lehian Ane Cazorla eta Gari Sagarzazu bikain aritu dira
Cazorlak nesken kategorian brontzezko domina lortu zuen larunbatean, Sagarzazuk berriz igandean
Allerru Judo taldeko judokek hasi dute denboraldi berria eta Frantziako Villa Pau herriko Nazioarteko Kadete Mailako Judo Txapelketan hartu zuten parte. Ane Cazorlak brontzezko domina lortu zuen nesken mailan larunbatean. Lau borrokaldiren ondoren akats batek bakarrik urrundu zuen urrezko dominatik. Gari Sagarzazuk, berriz, igandean lortu zuen brontzezko domina. Allerru Judo Taldeko arduradunen esanetan, brontzezko domina epailearen erabaki batengatik lortu zuen Sagarzazuk. Frantzian arau aldaketak Allerru Judo Taldeko judokak, baita arduradunak ere, kexu dira asteburuan jakin baitzuten Frantzian judoan aritzeko arauak moldatu zituztela. Horrek hainbat gaizkiulertu eragin zituen eta judoan orain arte bezala aritzeko oztopoa izan zen. Aipatutako aldaketak Bigarren Mailako Gazteen Mailara arte eragiten dute soilik, beraz, Kadete Mailan aritzen diren judoka lezoarrei bete-betean eragin zien. Esaterako, koka arauetatik kendu zuten; galtzetatik heltzea zigortu egin zuten; bi belaunak lurrean jartzeak, katagurumak, ez zuen punturik ematen; Big-Mag moduko uchimata erasoaldiak kendu zituzten. «Emaitza positiboa izan du lehen azterketak» Frantziako Federazioak arau aldatzeko hartutako erabakiak Allerru judo taldeko kideei kalte egin zien arren, taldeko arduradunak «pozik» daude denboraldiko lehen txapelketako emaitzarekin: «Emaitza positiboa izan du lehen azterketak».
2008-10-13 | 11:53:23
Altamirako galdeketan auzotarrek epaiketa zibilaren alde egin dute
Udalak egindako proposamenaren aldeko apustua bost pertsonek egin dute
Altzate Auzo Elkarteak Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakietako lokaletan adin txikikoen harrera etxearen auziaren inguruko galdeketan epaiketa zibilaren alde egin dute auzotarrek. Bost pertsonek eman diote babesa Udalak egindako proposamenari; 157 auzotarrek, ordea, epaiketa zibilaren bidea hobetsi dute. Dagoeneko jakinarazi diote Udalari galdeketaren emaitza. Adin txikikoen harrera etxea aurrerago Campsan eraikiko diren babestutako etxeen azpialdeko lokal batera mugitzea da Udalaren proposamena. Epaitegietan zabaldutako bide zibilarekin jarraitzea, aldiz, 22 eta 23 zenbakietako lokalen azpialdeko garajeen jabeen proposamena.
2008-10-13 | 10:05:03
Etxeari su nahita eman ote dioten ikertzen ari da Ertzaintza
Campsako lurretan dagoen Victoria Etxeak su hartu du gaur 01:55ean. Etxeak su hartu duen unean pertsona zeuden barruan, baina ez dela inor zauritu eman du jakitera Ertzaintzak. Hein berean, adierazi du etxeari su nahita eman dioten edo ez ikertzen ari direla.
2008-10-09 | 14:03:43
Adin txikikoen harrera-etxea aurrerago Campsako lurretan jartzearekin ados dauden, edo epaitegietan zabaldutako bide zibiletik jarraitzeko nahia duten galdetuko dute
Altamirako auzo elkarteak galdeketa egingo du bizilagunen iritzia jasotzeko adin txikikoen harrera etxearen arazoaren inguruan. Altzate Auzo Elkarteak auzotarrei galdetu die, ea Udalak egindako proposamenarekin, hau da, harrera etxea aurrerago Campsako eremuan eraikiko diren etxeen azpialdean jartzearekin ados dauden; edo orain bi urte Tomas Garbizu kaleko 22 eta 23 zenbakien azpialdeko garajeen jabeek zabaldutako epaitegietako bide zibilarekin jarraitu nahi duten. Galdeketan ateratako emaitza Udalari jakinaraziko dio Altzate Auzo Elkarteak datorren astelehenean.
2008-10-09 | 10:21:24
Mańontzi Bertso Eskolak ikasturte berriari ekin dio
Tińelu Elkartean biltzen dira ostiralero 21:00etan
Musika
Kontzertua
Lezo, Tomas Garbizu Muska Eskolan - 2008-11-28
Musika
Jazz kontzertua
Lezo, Gezala Auditoriumean - 2008-11-28
© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta: oarsoaldea@oarsoaldekohitza.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea,
Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea,
Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)
eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.