Edukira joan

Oarsoaldeko Hitza

Lezo
2008ko azaroak 23, Igandea

Azken ordukoak

2008-11-19 | 13:01:59

Iraunkortasunaren aldeko konpromiso akta sinatuko dute ikastetxeek eta Udalak

Udala: «Eskola Agenda 21 ekimena garrantzitsua da etorkizuneko hiritarrak hezteko balioko duelako»

Udalak eta herriko ikastetxeek Eskola Agenda 21 programa martxan jarri dute eta «iraunkortasunaren aldeko» konpromiso akta sinatuko dute 2008-2009 ikasturterako. Irati Aranburu Hirigintza zinegotziaren esanetan, Eskola Agenda 21 programa «ikastetxearen iraunkortasunerako eta kalitaterako» hezkuntza programa da: «Udalak uste du Eskola Agenda 21 programa garrantzitsua dela, izan ere, hezkuntza komunitateak etorkizuneko hiritarrak hezten baititu, eta horrela ikasleek iraunkortasunaren baloreak jasotzen baitituzte».

Ez du erantzunik

2008-11-13 | 11:27:50

Portuko Agintaritzak bere ikuspuntua Udalak aintzat har dezan eskatu du

Arau Ordezkatzaileetan jasotakoerabakiek Portuko ekintzetan eragin dezaketela uste badu Portuko Agintaritzak, baliogabetzat jo dezake

Portuko Agintaritzak jendaurrean ikusgai diren Lezoko Arau Ordezkatzaileen dokumentua aztertu eta hainbat iradokizun igorri dizkio Udalari. Hala eman du jakitera prentsaohar bidez Portuko Agintaritzak, eta bost puntutan banatu du Portuaren iritzia. Lehenik eta behin, Portuaren eta Udalaren arteko eskumenei buruz hitz egiten du: «Portuen Legearen 18. artikuluaren baitan, beste administrazioetatik datozen eraginetatik babesteko eskumena du Portuak. Lezoko Arau Ordezkatzaileetan jasotzen diren erabakiak Portuko Agintaritzak bere ekintzetan eragin kaltegarriak sortzen dituela uste badu, baliogabetzat jo ditzake». Horrez gain, Portuko Agintaritzak gaineratu du Arau Ordezkatzaileek ezin dutela Plan Berezian jasotako aurreikuspenen kontra egin.

Ez du erantzunik

2008-11-12 | 12:37:46

Portuaren Plan Estrategikoa ikusteko aukera dago erakusketan

Erakusketa astelehen arratsaldetan zabaltzeaz gain, ostegunetan eta ostiraletan ere irekiko dute

Hirigintza Planaren inguruko erakusketa ikusteko aukera zabaltzeaz gain, Pasaiako Portuaren Plan Estratejikoa ikusteko eta aztertzeko aukera dago. «Portuan erabiltzen ari diren dokumetu horiek erakusketan jartzea erabaki dugu herritarrek ere haien berri izan dezaten», azaldu du Haritz Salaberria alkateak. Salaberriaren esanetan, komunikabideetan hainbat albiste agertzen dtira portuari buruz eta herritarrek ez dute garbi zer den Plan Estrategikoak.

Ez du erantzunik

2008-11-11 | 11:34:53

Allerru Mendi Taldeak irteera egingo du igandean

Kalamua menditik hasi eta Arrateko gainera arte egingo dute ibilbidea mendizale taldeko kideek

Igandean, hilaren 9an, Allerru Mendi Taldeak irteera antolatu du. Kalamua menditik hasita Usartzako gaina pasatu eta Arrate mendiaren (772 metroko garaiera) gainean bukatuko dute ibilbidea. Ohi bezala, hitzordua egin dute taxi geltokian 08:30ean. Herrira 18:30ak inguruan itzuliko dira. Txangora joateko izena emateko interesa dutenek Gurutze Santuaren plazan dagoen Aizpea ostatura jo behar dute eta bertako zerrendan izena eman. Haurrek lau euro ordaindu behar dituzte, helduek berriz, sei euro.

Ez du erantzunik

2008-11-10 | 12:45:20

Nazioarteko judoka onenak Alerruk antolatutako jardunaldietan

Ekitaldiaren balorazio "positiboa" egin dute judo taldeko kideek

Asteburuan Nazioarteko Judo Jardunaldia ospatu du Hondarribiako Jostaldi frontoian. Alerru Judo Taldearekin batera, Elizalde, Lasarte eta Ama Guadalupekoa taldeen antolatu zuten ekimena. Haur eta Kadete Mailako judoka mordoa bildu zen bertan; frantziarrak, kataluniarrak edo errioxarrak. Alerruko kideek azaldu dutenez "esperientzia ederra izan zen" judoka gazteentzat.

Ez du erantzunik

2008-11-07 | 10:38:46

Bihar eta etzi Nazioarteko XVII. Haur Mailako Judo Txapelketa

Allerru Judo taldeak eta Amaguadalupekoa taldeak antolatu dute, Hondarribiako Jostaldi frontoian

Ez du erantzunik

2008-11-05 | 11:22:44

Elortegira igotzeko herri bidea konpontzen ari dira

Udalak herri bideak atontzeari ekingo dio

Udaletik aditzera eman dute herri bideak konpontzeari ekingo diotela. Horren adibide gisa, gaur Elortegi baserrira igotzeko herri bidea konpontzen hasi direla da. Horrez gain, Perrene eta Gaintxurizketa auzoetan birtziklatzeko edukiontziak jarriko dituztela ere adierazi dute.

Ez du erantzunik

2008-11-04 | 11:39:36

Zaintzaileentzako ikastaroak antolatu dituzte

Mendekotasuna duten adinekoak zaintzen dituzten senitartekoentzako egingo dituzte ikastaldiak

«Ikastaro hauen helburua da adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei laguntza eta prestakuntza eskaintzea, egiten duten lan hori modu egokian egin dezaten». Hala azaldu dituzte Gipuzkoako Foru Aldunditik hilaren 17tik 21era bitartean emango dituzten ikastaroak. Donibane kaleko Euskara eta Kultura Aretoan emango dituzte 15:00etatik 17:00etara, hain zuzen. Ikastaldietan parte hartzeko interesa dutenek udaletxeko gizarte zerbitzuen bulegotik pasatu eta bertan izena eman dezakete.

Ez du erantzunik

Agenda

Ipuin kontalariak

Ipuin kontaketa
Lezo, Andreone Udal liburutegian - 2008-11-26

Musika

Kontzertua
Lezo, Tomas Garbizu Muska Eskolan - 2008-11-28

Ekitaldi guztiak ikusi »

© Oiartzualdeko Hedabideak S.L. - Santa Klara 22, 20100 - ERRENTERIA-ORERETA - Tel.: 943 340 330
Faxa: 943 341 102 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

Oiartzualdeko Hedabideak S.L.ko kideak: Orratx! Kultur Elkartea, Abaraska Euskara Elkartea, Lau Haizetara Euskaldunon Elkartea, Arnasa Euskara Elkartea, Hitz Hots elkartea.
Bertako Hedabideak (EKT)

eta Oarsoaldeko Berri Kultur Elkartea: 53 gizarte eragile.