Marrazkiak, jokoak, jolasak… aukera zabala daukate umeek gaur arratsaldean Karlos Saldise plazan ondo pasatzeko. Izan ere, Irrien Lagunak egitasmoa aurkezten ari dira Lezon. Haurrak jolasten ari ziren bitartean, gurasoak egitasmoari babesa emateko orriak sinatzen ibili dira, eta batek baino gehiago agertu du interesa.
Energia ugari gastatuko dute ziurrenik haurrek, eta hori ere ondo pentsatu dute antolatzaileek, arratsaldean zehar askaria egingo baitute.
















