Bihar, eskupilotako Udaberri Txapelketako lehiak jokatuko dituzte, 17:00etan, Bekoerrotan. Kadeteetan Allerru (Hernandez-Zubeldia) Gaztelekuren kontra ariko da, eta gazteetan Allerru 2 (Tatiegi-Saizar) Allerru 1en kontra (Telletxea-IƱarra).
Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barruan dago gaur arratsaldeko emanaldia. Hileko bigarren ostiraletan dokumentalak jarriko dituzte Kultura Aretoan. Datozenak honakoak dira: Ekaina: [...]
Irakurri gehiago








