Zabalera jokatu nahian, ilusioz

2012/02/16
Nork

Denbora dezente zen Allerru pilota taldeak kirolari federaturik ez zuela. Pasa den urtera arte. Orduan, pilotari gazte koadrila bat hasi zen Allerrun jokatzen, eta aurtengoa dute euren bigarren denboraldia. Ilusio handiarekin ari dira jardunean.Allerru pilota taldekoak entrenamendu batean

Eñaut Esnaola (Hernani, 1990) da Allerruko pilota taldeko entrenatzailea. Aurretik bere herriko haurrak entrenatu zituen, eta jokalaria ere bada. Hau du lehenengo urtea Allerrun Esnaolak. Guztira, hamabi pilotari federatu entrenatzen ditu: Gazte Mailako zortzi eta lau kadete. Astearte eta ostegunetan biltzen dira entrenatzera Bekoerrotako pilotalekuan: Kadete Mailakoak 16:45etik 17:45era, eta Gazte Mailakoak, berriz, 18:00etatik 19:30era. Denera, kadeteetan lau pilotari ari dira entrenatzen. Gazte Mailakoak gehiago dira, zortzi.

 

Bigarren Mailaren bila

Gipuzkoako Hirugarren Mailan ari dira herriko pilotariak lehian. Astean zehar ikasten dutena, asteburutan frontoietan erakusten dute, asteburu batean Bekoerrotan, eta hurrengoan herrialdeko beste frontoietan, txandaka.

Duela gutxira arte Gipuzkoako Txapelketako partidetan parte hartu dute, eta orain Udaberri Txapelketaren barruko lehiak jokatzen ari da Lezoko pilotari taldea. Gazte Mailako bi taldeetako bat finalerako bidean dago.

Eñaut Esnaola entrenatzaileak itxaropena du datorren sasoian bere taldeetako bat Bigarren Mailan ikusteko: “Hasieran berde samar zeuden pilotariak. Baina oso jarrera ona dute, gogo askorekin daude, eta egunetik egunera maila hobea ematen ari dira. Gazte Mailako bi talde ditugu, eta horietako bat Bigarren Mailan jokatzen ikusi nahiko nuke”.

Allerru pilota taldeko kideek iaz abiatu zuten bideari eutsi nahi diote. Baina horretarako pilotariak behar dituzte aurrera egiteko. Pilotari izateko, entrenamenduren batean agertu besterik ez dute egin behar interesdunek.

Etiketak: , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean

    Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide


    1 ordu, 31 minutu

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


    1 ordu, 48 minutu

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


    1 ordu, 56 minutu

  • Urtzi Urkizu:

    Twitterrek bere plataforma euskaratzeko eta ondoren bere sisteman txertatzeko prest dagoela iragarri du. Lander Arbelaitzek, Joseba Kamiok eta Luistxo Fernandezek albiste horren inguruan duten iritzia emango dute biharko Berrian.


    20 ordu, 2 minutu

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hektarea bat baso berritu dute Lezon gunean

    Albistea, hemen.


    20 ordu, 7 minutu