Trapujale gaur jaitsiko da Martizkone baserritik Lezora

2012/02/16
Nork

Gaur, ostegunzuriarekin batera helduko da Trapujale Lezora, eta berarekin inauteriak. Iristen lehena, Trapujale Txiki izango da, eta Lezo Herri Eskolan ongietorria egingo diote ikasle eta irakasleek arratsaldeko lauretan.
Arratsaldeko zazpietan irtengo da, berriz,  Trapujale Martizkone baserritik eta ondoan Alde Zaharreko joaldunak izango ditu. Pregoia eta arranpuilaren ostean, Trapujale Saria banatuko dute udal areto nagusian. Aurten, Martizkone baserriak jasoko du oroigarria, “urte hauetan emandako laguntzaren aitorpen modura”, azaldu dute antolatzaileek.

Ostiralorian ikasleak nagusi
Bihar goizean, berriz, ikasleak izango dira inauteri jaietan nagusi. Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek kalejira egingo dute herri osoan zehar 09:30ean hasita, eta ordubete beranduago,  Bidai bat historian zehar emanaldia egingo dute Bekoerrota kiroldegian. Bestalde, Pasaia Lezo Lizeoko ikasleek, Trapujale Festa,  euskal inauterietako dantzen emanaldia egingo dute 10:45etik aurrera Gurutze Santuaren Plazan, eta hamaiketakoa eta trapu jolasak ondoren.

Akelarre Gauarekin osatuko dute biharko egitaraua, Euskal Dantzazaleak taldeak antolatuta 20:30etatik aurrera. Bukatutakoan, triki poteoa egingo dute herriko tabernetan barrena eta jaia giroarekin jarraitu nahi duenak, Uztarria tabernan egingo duten barrikotean emango ahal dio segida. Barrikoterako txartelak 15 euroan daude salgai

Etiketak: , , ,

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean

    Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide


    1 ordu, 31 minutu

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


    1 ordu, 47 minutu

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


    1 ordu, 55 minutu

  • Urtzi Urkizu:

    Twitterrek bere plataforma euskaratzeko eta ondoren bere sisteman txertatzeko prest dagoela iragarri du. Lander Arbelaitzek, Joseba Kamiok eta Luistxo Fernandezek albiste horren inguruan duten iritzia emango dute biharko Berrian.


    20 ordu, 2 minutu

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hektarea bat baso berritu dute Lezon gunean

    Albistea, hemen.


    20 ordu, 7 minutu