Urtero bezala, aurten ere bertso saioa antolatu du Mañontzi Bertso Eskolak. Hilaren 25ean izango da, Gezala Auditoriumean.
Lau bertsolari igoko dira taula gainera: Angel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi, Jon Maia eta Aitor Mendiluze. Gai jartzaileak Mañontziko kideak izango dira. Saioa 22:30ean hasiko da.
Sarrerak zazpi euroan jarri dituzte salgai. Tiñelun eta Estankoan eros daitezke.
Mañontzik urtero antolatzen du bertso saio bat. Aurten, Kutxak eta Lezoko Udalak babestu dute ekimena.









