Herenegun arratsaldean jokatu zuen Erregional Preferenteko Allerruk pasa den larunbatean bertan behera gelditu zen partida. Herenegun ere hotz handia egin arren, zuri-berdeak ez ziren izoztu, eta 2-4 irabazi zioten Andoainen Euskalduna taldeari. Lortutako garaipenarekin Euskalduna taldea bera gainditu dute sailkapenean. Asteburu honetan, berriz, Usurbil jasoko dute Plazetan. Bihar izango da partida, 16:30etik aurrera.
Allerru Bk ere etxean jokatuko du. Eskualdeko derbia izango da, Oiartzun Bren kontra. Partida hori ere bihar izango da, eguerdian, 12:30etik aurrera.
Allerru saskibaloi taldeak gaur arratsaldean jokatuko du, Bekoerrotan, Carnicas San Marcial Irun taldearen kontra. 20:00etan hasiko da.
Etxetik kanpo jokatuko duen talde bakarra Allerru-Jaizkibel izango da. Andoainen jokatuko dute,bihar 19:15etik aurrera, Euskaldunaren kontra.









