Lezo Herri Eskolako langileek elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean, ordu erdiz, Euskal Herria plazan. Eusko Jaurlaritzak hezkuntzan egin nahi dituen murrizketak salatu zituzten, eta bihar lau orduko lan uztea egingo dute, 11:00etatik aurrera.
Lezoko AEK-k antolatuta, Erhal-Kanpora dokumentala emango dute gaur arratsaldean, 19:00etatik aurrera Kultura Aretoan. AEK-k jakinarazi duenez, dokumental horrekin arazorik badago, Gernika, bonbardaketa eskainiko dute. Argia Dokumentalak zikloaren barruan dago gaur arratsaldeko emanaldia. Hileko bigarren ostiraletan dokumentalak jarriko dituzte Kultura Aretoan. Datozenak honakoak dira: Ekaina: [...]
Irakurri gehiago









