Ikastola berriarekin irrikaz

2012/01/10
Nork

Batzuk alaiago, beste batzuk tristeago, baina denak harridura aurpegiarekin. Hala zeuden atzo Lezoko ikastola berria estreinatzeko ohorea izan zuten ikasleak. Ehundik gora ikasle izan ziren: ikastolako txikienak eta Lehen Hezkuntzako lehenengo mailako haurrak. Eurak lagundu zituzten guraso batzuek eguna betikotzeko argazkiak atera zituzten, eta bideoren bat grabatu zuenik ere izan zen.Lezoko ikastola berriko lehenengo ikasleak

Bi autobusetan iritsi ziren ikasleak, baita autoetan ere. Lezoko haurrek, aspaldiko partez, oinez joateko aukera izan zuten. Izan ere, urteak dira Pasaia-Lezo Lizeoko sortzaileetako bat izan zen ikastola lekualdatu zutenetik. 1988an izan zuen garai hartan jada Lizeoa zenak azkeneko eraikina Lezon.

Progresiboki betetzen

Atzo eskolak hasi zituzten ikasleak eraikin berria probatzen izan ziren arren, datozen urteetan ikasle gehiago izango dira bertan. Elena Mendia Pasaia-Lezo Lizeoko zuzendariak azaldu duenez, urte bakoitzeko maila berri bat sartuko da. Horrela, txikienek hor jasoko dute Haur Hezkuntza, eta urtero maila bat gehiago sartuko dute.

Lezoko eraikin berriarekin gainontzeko egoitzetan leku gehiago egongo da. “Hemen dauden ikasleak, orain arte, Donibanen eta Antxon egon dira”, esan du Lizeoko Edurne Urkiolak, «eta orain gauzak normaltasunera itzuli dira». Izan ere, haur horiek orain arte “musika gelan edo bestelako gelatan” egoten ziren, eta orain gela horiek berezko duten funtzioa beteko dutela nabarmendu du.

 

Guztira 3.000 metro koadro ditu eraikin berriak, eta 1.000 metroko jolastokia. 11:00etatik aurrera izan zuten Lehen Hezkuntzako ikasleek hori probatzeko aukera.

 

 

Argazkiak eta inaugurazioa

Eskolak atzo hasi arren, inaugurazio ofiziala hilaren 22an egingo dute. Egitarau oparoa osatu dute, eta bazkaria ere egingo dute. Txartelak kioskoan eta estankoan eros daitezke. Helduek hamabost euro ordaindu behar dituzte, eta haurrek, sei.

 

Bestalde, Pasaia-Lezo Lizeoak argazki bilduma osatu nahi du bertatik pasatu diren lezoarrekin (“ikasle, irakasle, langile zein guraso”).

 

Argazkiak bidaltzeko bi modu daude. Alde batetik, Jaizkibel hiribideko Famipanen utz daitezke. Bestetik, posta elektroniko bidez bidali nahi izanez gero, bizitzekoirrika@lizeoa.org helbide elektronikora bidal daitezke argazkiak.

 

Lizeoaren asmoa funtsa egitea da, “nondik gatozen ez ahazteko”.

Gipuzkoako Ostalaritza Gida

Bilatu zure inguruko sagardotegia

Berriketan.info [RSS]

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Zirt-zart proiektuak hondakinen kudeaketa landu du bigarren alean gunean

    Zumaiako Zirt-Zart egitasmoak bigarren alea kaleratu du, hondakinen kudeaketaren ingurukoa. Eskuorri eta ikus-entzunezko euskarrian landu dute gaia, eta lehenengo aldiz antolatu zuten afari-eztabaidara joan zirenen eskariei erantzunez kaleratu dute bigarren alea. “Independentzia eta sozialismoa” ardatz izanda, “formakuntzarako eta eztabaidarako tresna” izatea nahi du Zirt-Zart-ek. Hala, gai desberdinak landuko dituzte aldiro. Egitasmoaren inguruko ekarpenak jasotzeko helbide


    1 ordu, 21 minutu

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Orioko ikastetxeetako haurren bertso saioa izango da astelehenean gunean

    Orioko Udalak, Herri Ikastolak eta Zaragueta Herri Eskolak antolatu duten Gu ere bertsotan egitasmoko umeen bertso saioa izango da hurrengo astelehenean, ikastolako areto nagusian; bi ikastetxeetako ikasleek hartuko dute parte ekialdian, eta ikasturtean zehar ikasitakoa taularatuko dute, 18:00etatik aurrera. Ordubete inguruko saioa izango da, eta interesa duten guztiek bertaratu ahal izango dute.

     


    1 ordu, 38 minutu

  • Urola Kostako Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Sanpedroetako festa batzordea astelehenean elkartuko da gunean

    Koadro txikia

    Orioko San Pedro festak antolatzeko bilera egingo dute astelehenean, hilaren 21ean, kultur etxean. 18:30ean elkartuko dira, eta udalak dei egin die herritarrei bertan parte hartzeko. Hirugarren aldiz bilduko da festa batzordea.

     


    1 ordu, 46 minutu

  • Urtzi Urkizu:

    Twitterrek bere plataforma euskaratzeko eta ondoren bere sisteman txertatzeko prest dagoela iragarri du. Lander Arbelaitzek, Joseba Kamiok eta Luistxo Fernandezek albiste horren inguruan duten iritzia emango dute biharko Berrian.


    19 ordu, 52 minutu

  • Lezoko Hitza-(e)k beste sarrera bat idatzi du Hektarea bat baso berritu dute Lezon gunean

    Albistea, hemen.


    19 ordu, 58 minutu